AMETS EDERRAK

Baietz esan zenuen pozik eta
baietz esan zuen berak ere
heriotzak biak banatu arte
elkarrekin egongo zineten
gazteegiak zineten ba
ezer jakiteko
bizitza ipuin bat zela
zenuten sinestu

Amets ederrak, non ote orain?
Amets ederrak, besterik ez

Elkarrekin bizitzen hasita
ez zela inolaz ere horrela
konturatu zineten behingoan
etsipen eta damuz gainezka
zure ametsetako printzea
apoa bihurtu
garai bateko musuak
irain eta oihu

Amets ederrak beti amets
Amets ederrak azkar joan
Amets ederrak noiz arte
Amets ederrak beti amets

Orain zure burua ikusita
ikaratzen zara, a ze piura!
eta ohera itzuli berehala
egin nahiko zenuke orduan
begiak betiko itxi
eta luze amestu
amets zoragarriren bat
ezti eta amultsu.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com