ABERDEEN

Iluntzen hasi orduko
mundua gelditu egin da
zeru sabaiko argiak
masusta kolorea dauka

Eta inor ez da ageri (inortxo ere ez)
kaleak oro hustu dira (hustu egin dira)
noizbehinka baino ez da entzuten
(oso gutxitan)
baten baten pauso-hotsa

Etxera bildu dira
hemengo biztanle onak
euripean zakurrak
zabor poteetan miaka

Burdinazko zubitik (han urrunean)
tren bat pasa da ziztuan (lipar batean)
auskalo nora doan (nora joanen da?)
hain abiada bizian

Ostatuan bada norbait
nora joaterik ez daukana
oroimina kantu batean
saiatzen da isurtzen.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com