MATIAS

Hamalau urte zituen
lanean hasi zela
lanean bost sosen truke
hartan jarraitu zuen
gerrara deitu arte
eta han zauritu zuten
hanka bat moztu zioten

Hanka bat galtzeaz gain
gerra ere galdu zuen
bost urtez preso izan zuten
kartzelatik irtenda
ostera hasi behar
lanik ez komunistentzat
nahiz eta bera ez izan.

Herren ibiltzen zen baina
arteza zen bere bidea
ebaki zioten hanka
inolaz ere burua

Izena Matias zuen
kojua esaten zioten
hil arte bizi izan zen.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com