ZUK IZAN EZIK

Nola da posible zuk ez ikustea
beste edozeinek erraz ikusten duena?
Begibistan dago ageri-agerian
begiak zabaldu alboan nauzu-eta

Zuk izan ezik
denek dakite jakin

Zure lagunek dakite auzoek ere bai
baita hegan dabiltzan euli eta txoriek ere
nik sentitzen dudana lar nabarmena da
gogor saiatu arren ezin ezkutatu ahal

Denek dakite ene pena
denek dakite horren berri
denek dakite zer sentitzen den
denek dakite zuk izan ezik.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com