ALDE HEMENDIK

Eskolara joan eta lekurik ez han niretzat
gauza bera gertatu zen elizara azaldu eta berehala

Alde hemendik entzun behar
edonora noala
herritik herri erromes
dudan guztia alboan

Polizia ikusi eta berehala naiz korrika bestalderantz
uniforme gabe ere badira izan asko eta asko bazterretan

Noiz arte ote noraezean bideetan zakur deslai begi triste
orri baino lehen hosto, neure arbola non egongo, non egongo?

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com