GEOGRAFIA
Basamortu erdian badago oasis bat
haraino heltzen dena bertan gelditzen da.
Itsasoz bestaldeko oihan oparoetan
txoriak ari dira kantu amaigabean
Hemen ez
Polinesia aldean neskatila guztiek
lorez dute eginda beren irribarrea
iparralde ilungo lurralde izoztuetan
ahoak eta izterrak beti daude sutan.
Hemen ez
© Xabier Montoia