ASPALDIKO GUTUNAK
Kontu zaharra omen da eta dena den
gogotik ezin kendu
denbora lagundu ordez badirudi
oro okertzen duena
Aspaldiko gutunak (erre ditzagun)
argazkiak ere
oroitgarri guztiak (erre ditzagun)
deus ez geratu arte
Maitasunaren gozoa izan zena
bihurtu zen garratza
damuaren pisua itzela da
eramanezinena.
© Xabier Montoia