IZORRA HADI

Fandangoaren buelta etorri omen zain
hik piztutako suan kiskali egin haiz
orain ikasi behar samina zer den
nik ikasitakoa aspaldi-aspaldi

Izorra hadi orain dun hire txanda

Mendeku txepela badela jakin
oso ongi bazekinat neronek noski
txepela baino gozoa ezin izan erruki
hik eragindako minak ez din bueltarik.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com