EKOLOGIA

Munduko basoak zuhaitzik gabe
arin gelditzen ari omen dira
eta itsasoa arrain ezean
zabortegi itzela bilakatu da

Ez esan badakit
neuk ere badakit
badakit oso ongi
hori bai badakit

Zeruko zuloa handitzen ari
eta euriak lurra ferekatu ordez
sustraietaraino erre, kiskali
egiten omen du oso aspalditik

Zurekin nagoela ahaztu oro
besterik ez dut nik desio
nire ondoan zu edukiz gero
munduari perfekto deritzot

Behiala garbia izan errekak
ur zikina dakar aspaldi handian
eta ibai ertzetan bildu aparra
pozoin hutsa dela nork ukatu ahal.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com