HAMLET BERRIAK
Antzeztoki handia zela mundua
Shakespearek zioen aspaldi handian
zer ez luke esango gaurko egunean
geure Euskalerria ezagututa
Hemen denok antzezleak gara
antzezle kaxkarrak gainera
izan ala ez izan horra hor
gure leloa, Hamlet berriak
Trajedia jokatzen ari garela
sinestuta gaude itsu-itsuan
geurea ordea komedia hutsa da
eta barregarri gelditzen gara.
Antzoki honetan nahasmena da dena
etsai duguna laguntzat hartzen dugu
laguna berriz, arerio zitaltzat.
Pieza txepel hau noiz bukatuko ote?
© Xabier Montoia