DAMU EZ

Beti harritu izan naute
zer damutu ez dutenek
dena ondo egin dute
inongo hutsik gabe

Harro ibiltzen dira
bide artezaren barna
dudak eta zalantzak
inoiz ez beraientzat

Eta nik ordea guztiaz damutu behar
aspaldiko ekintzez eta egin berriaz
seguru inoiz ez edozein bide okerra
galbideetan zehar banoa hondamendirantz
Telebista piztu eta
hori izango dituzu
irribarre betea
ezeren kezkarik ez.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com