BIZITZA NOLA BADOAN

Gure amaren esnea garratza omen da, bular bete etsipen gure esperoan. Mundura jaio aurretik hasten da negarra, azken hatsa artio isilduko ez dena. Eta badoa, azkar doa. Badoa, bizitza doa. Zoriontasun apurrik are niminoena, garesti izango zaigu bizi bitartean. Samina dugu ordaina joko alu honetan, kartak banatu aurretik galtzaileak gara. Ahalegin txoroetan beti, barregarriak. Sator itsuenak baino itsuagoak.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com