URTEBETETZEA

Gaur bezalako egun batez errepikatzen da urtero, baten bat albora etorri eta, zorionak, esaten dit. Bizirik nago eta ezin sinetsi. Bizirik nago eta ez da gutxi. Bizirik nago gorriak pasata. Zorionekoa naiz noski, irautea ez omen da gutxi, egunero gorpu artean ibili behar duenarentzat. Bizirik nago.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com