NEGUALDIA

Eguna argitu orduko bilakatzen da gaua. Ilunak dena estali. Kanpoan haizeak ero jotzen ditu bazterrak kupidagabe eta lazki. Zure ondora bilduko naiz negu hasieran, ez zaitut utziko udaberri artean. Kaleko zaratak oro mutuarazi elurrak, geldigabeko erori. Hotza baino ezin espero negu beltzeko gauan, izotza nonnahi nagusi. Hori agintzen dizut, hori besterik ez, txoriak hegan behar du.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com