ZULOAREN DEIA
Asko dira arriskuak, asko oztopoak, ziur daudelakoan, horra ezustea. Beldur naiz horregatik eroriko ote naizen, edozein egunetan zirriztatu eta blaust. Erori, erori hondoraino. Zuhur izan nahi eta beti aldrebesa, amets gozoak labur luze gaiztoak. Zuloaren deia entzun eta nola erresistitu? Behingoan jauzi egin eta horren behera noa. Erori, erori hondoraino.
© Xabier Montoia