ABERRI GALDUA
Horra hor ez oso aspaldi herri bat zena. Orain berriz, noraezean ibiltzen dena. Sorlekua utzi bere atzean, basamortuan barna poliki doa. Etorriko ei da egun handia. Etorriko ei da liberdadea. Nahiz eta ura eskastu inguru haietan, zelai berde bana daukate bihotz-bihotzean. Noizbait hara heldu, helduko dira. Noizbait beren ametsak beteko dira. Zeinu guztiek argi diote, datorrela, laster datorrela. Hemen da odola errekan eta sasiak sutan daude, erre gabe.
© Xabier Montoia