BURUTIK HAGO
Laga egingo haudala pentsatzen baldin badun, oso oker hagoela, ziur egon haiteke. Zer egingo nuke nik ene ondoan ez bahintz, ez uste halakorik bestela esango dinat: burutik hago. Beraz lasai lo egin, amets gaiztorik gabe, bestela ondo dakin zer esan behar dudan. Burutik hago. Egin lo, egin lo lasai. Halako gauzak esan ohi dira maitemintzearen beroan, halako gauzak esan ohi dira damutzeko berehala. Etorri eta joan, joan eta etorri, besterik ez ibiltzea. Betiko nahi dugun hori doakigu agudoen.
© Xabier Montoia