IPURZURI

Gure arteko liskarrak ez dira atzokoak, aspaldian hasi ginen elkarri jipoika. Jotzen
nauzu, jotzen zaitut, elkar jotzen dugu. Kolpeak dauzkagu orain laztan gozoenak. Ipurzuri. Sarritan ahalegindu eta ezin inoiz lortu, oinazearen lokarriak etenkaitzak dira. Minaren deia ozena da, erresistizina, entzun orduko bagoaz bere kostalderantz. Ipurzuri, dio leloak. Ipurzuri, hirien barna.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com