ASMAKIZUNA

Inoiz gertatu ez, bera ezagutu arte. Nola sumatu halakorik? Eta orain berriz, gogoan dut beti, nola libratuko naiz ni? Deitu, deitu nahi bezala. Izen ugari omen du. Jakin, ondo dakit hor dela nonbait, nahiz eta ez ikusi. Egunez zein gauez alboan dut erne. Ba al zaindari hoberik? Triste edo pozik, alai edo urduri niretzat bera da aski. Utziko ote nau, joango da inoiz, zer egingo nuke bera gabe? Beti nirekin dago, beti alboan daukat.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com