ARGIAREN ETORRERA

Mozorroa eroriko da bat-batean plaza erdian, ezkutuan ibili ohi denak bere eskuak ditu gordeko. Badator argia, erne denok badator argia. Nekatuta joanen da alkohola, hitz antzuak hilobiratzera. Ezpainetan oraindik iraungo mila musu zoroen zauriak.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com