EZIN ESAN
Mintzo leun, alai eta zalu, zertan zaude uzkur egun? Trakets, zurrun, dudati eta makur, berritsu inoiz eta gaur mutu. Hitzak orain nekez datoz, motel, ilun, nekatu antzo. Jarioa, aspaldi agortuta, ez da entzungo atzera. Ezpainetan loratu izan zena zapuztu zuen denborak.
© Xabier Montoia