HERRIMINA
Zer egin ez dakiela, nahiko luke beste nonbaiten egon.
Zoritxarrez hemen dago, pasatzen den guztiari so.
Gogaitua, nazkatua, denboraren aurka borrokan.
Etsipena, ezin uka, bihurtu zaio lagunmina.
Deus ez da gertatzen
deus ez da gertatzen
deus ez da gertatzen inoiz.
Sorterria urrun da eta. Itzultzerik izango ote du?
Betidanik herbestean, baina halare ezin ahaztu etxea.
Aspaldiko ezagunak biziko ote dira oraindikan?
Oraindikan esku batek gordeko ote dio laztanen bat?
Deus...
© Xabier Montoia