LAPURREN ARTEAN
Non zegoan, nola iritsia zen galdezka zebilen.
Galdetu honi ta galdetu hari, baina erantzunik ez.
Portu hartan ontzi guztietan bandera berbera.
Marinelak, begitarte ilunean: doilorkeria.
Ez zekien, mamu ala gizonak, zer ote ziren.
Batzuetan, labana sartzea otu zitzaion.
Eta ikusi hala zainetan zer zeukaten, odola edo tinta.
Tinta beltza, kalamaren antzera, ezkutatzeko.
Bapatean, uste izan zuen bazekiela.
Guzti haiek lapurrak zituen, zalantzarik ez.
Kostaldean, harkaitz haien kontra galtzen zirenak
jaso ondoren, arima ohostu kupidagabe.
Beharbada guztiau, ipuin bat besterik ez da.
Beharbada ez da inoiz gertatu. Bana tinta hori orduan?
© Xabier Montoia