IKUSI MAKUSI
So ari da so.
Betidanik ari da so.
Begira egoten da beti
pasatzen denari so,
gauzak denak ditu ikusi
ez du inoiz deus galdu.
Ikusi zuen ikusi,
Kantautoren bilkura,
Kanposantuak utzirik
zonbi oro bilduta.
Ahaztu nahi du, ahaztu.
Nola ordea?
So ari da so.
Betidanik ari da so.
Ikusi zuen ikusi,
har gosetien poza.
Afari ederra Madrildik
haientzat ekarria.
Banpiroak ere alai ari ziren zurrutan,
epel zegoen oraindik
gorpuaren odala.
Ahaztu nahi du, ahaztu.
Nola ordea?
So ari da so.
Betidanik ari da so.
Ikusi zuten ikusi
belea otoitzean,
bihotz ttipi bat eskeiniz
pakearen aldaretan.
Egun luzeetan kantari
aritu zen nekaezin.
Zaldi-burrunba ozanki
zetorren itxasotik.
Ahaztu nahi, ahaztu.
Nola ordea?
© Xabier Montoia