TO!

Aleluia, Aleluia, heldu da azkenean
gure artean daukagu.
Izan da luzea, luzea benetan
gure itxaronaldia.
Etxera noa arin laguna deitzera,
behar legez zoriontzera:
«Mila esker, aizak, preziatzen diat
baina nik ez diat behar».
Harzak ta
Harzak to to
Harzak to
Harzak to to to

Horrela esango diat ihardesterakoan:
«Aizak ta, eramanzak
ez diat nik izan usoen beharrikan,
zikin-zikinak dituk.
Neri bost letratako hitzik ez aipatu
ezjakina nauk eta.
Ezjakina oso, baina ez tentela,
hiretzako gordezak».
Harzak to
Harzak to to
Harzak to
Harzak to to to

Mundu osoa hiretzat, har ezak eskuetan,
hori nahi baldin baduk,
pilota bezala jaso ta botazak
armak oro zai dauzkak.
Gaurko txapelketa honek Pakea du izena,
oso entzute handikoa.
Jo ezak, jo hortaz, gogoz eta kemenaz,
hi bait haiz txapelduna.
Harzak to
Harzak to to
Harzak to
Harzak to to to

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com