ADISKIDEA
Bere irrifar zabala
hiltzaile bat da
ume jaio berri ugari
akatu duena.
Ez begiratu begietan,
ez begiratu.
Bere aurrean jarriz gero,
zureak egin du.
Lagunmina omen dudana,
adiskidea.
Lagunmina omen dudana,
ene arerioa.
Eskeintzen duen eskua
bere arma da,
lagungarria itxuraz
baina zitala.
Sugegorriaren antzera
zure lepoa,
uneoro du gogoan
—maitale fina—
© Xabier Montoia