PAUL McCARTNEY

Lore artean azaldu
pozik, irrifartsu.
Bere eskua zabaldu
eta hamaika usa
irten dira bertatik
urruma eta kantuz.
Aldi bedi mundua
aski du sufritu.

Paul McCartney
Hegan dabil

Urteak pasa ahala
gaztetu egin zaigu.
Ez dugu inoiz ikusi
orain bezain prestu.
Zaharrak ditugu gazte
bere kantak medio,
mutikoak aspaldi dira aguretu.

Paul McCartney...

Emazte du ederra
nahiz eta Linda deitu,
petraliotan bainatu
egiten da goizero.
Bera bezain garbiak
nahi omen gaitu gu,
bere senarra eredu
hartu behar dugu.

Paul McCartney...

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com