ASMOAK ASMO
Laburra da bizitza,
horrenbeste badakit,
ezin da zai egon
luzeegi.
Amodioaren gozoa
behin dastatuz gero,
nola mantendu salbu
bihotza.
Baina ez dut nigarrik egin nahi;
ez, ez dut nigarrik egin nahí.
Leloa
Ez ditut malkoak zainduko
altxor preziatu baten antza.
Aspaldiko laztanak
nahiz eta amultsuak
ez dute asko balio
oraingoan.
Gaubela mingarrian
zein negu gorrian
norbait behar da beti
alboan.
Leloa
© Xabier Montoia