DESAGERTZE BITXIA

Komunera-kaka egitera-eraman nuen semea, seme txikia. Prakak erantzi, eseri, eta orduan, orduantxe, hasi zen telefonoa jaka. Semea utzi eta gelara joan nintzen. Lagun bat zen. Berarekin hitz egiten amaitu ondoren, semearengana itzuli nintzen berriro. Komunan sartu, eta ez zegoen semerik. Inguruan begiratu, bazter guztiak mihatu, baina arrastorik ez. Orduan, zulora hurbildu eta burua barruan sartuz oihu egin nuen: NON SARTU HAIZ?... baina erantzunik ez.
Garraxika hasi nintzen berriro:
NON SARTU HAIZ?... alferrik.
Inork ez zidan erantzun.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com