OPOR GUZTIETAKO ZALANTZA

Maleta ondo prestatu, ondo itxi eta jeitsi.
Hor behean dago aita gure zai kotxearekin.
Ander, goazen ba, goazen ba, goazen ba,
haserretuko da.
Eta hori ez da modurik hasteko oporrak.

Itxi ate dut gasa?
behar dut jakin.
Itxi ate dut gasa?
horrela ez balitz?

Marea gora dator laster mugitu behar.
Leku izpirik ez eta gainera albokoak
goiz osoa jo-ta-ke pilota botaka
eta hori gutxi balitz, duda madarikatua

Itxi ate dut gasa?
behar dut jakin.
Itxi ate dut gasa?
horrela ez balitz?

Ezin luzez iraun hondartzan patxadaz,
eguzkipean jarri begiak itxita,
berehala datozkit kezka eta zalantzak,
bizitzen uzten ez nauen galdera ergela:

Itxi ate dut gasa?
behar dut jakin.
Itxi ate dut gasa?
horrela ez balitz?

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com