EDDIE COCHRANEN BALADA
Mila bederatzirehun eta hirurogei
apirila hilea, eguna hamasei,
Eddie Cochranek Bristolen jo zuen
eta jo ondoren hotelera joan zen
Sharon ondoan
beti ondoan
Goizeko hirurak omen ziren,
izerditan blai iratzarri zen.
Ikaratuta pailoan
korrika jasi zen oihu eginez:
Hiltzera noa,
hiltzera noa!
Ez korrika egin
oihurik ez Eddie
ez korrika egin
ez duanean espero
gertatzen duk gero
xinpleki.
Hurrengo goizean berebilez.
aideportu aldera abiatu ziren.
Gurpila lehertu bapatean,
Eddiek kriston kolpea hartu zuen.
Lepo erdian
erdi-erdian
Leloa
Batheko San Martin ospitalera
eraman zuten antxitxiketan
ahalegin guztiak alferrikan
hilik bait zegoen
Eddie Cochran
Rocker handia
Rocker handia
© Xabier Montoia