TXIPETAN MEMORIA

Lortu duk,
hirekin naukak,
Ni nauk, bai ni nauk
hire izpiritu saindua.

Hiretzat
natxiok sortua,
hire neurri eta modura,
zin dagit.

Hire datu guztiak
nigan sartu dizkiat

Zer jakin nahi duk
heure buruaz?,
diru kontuak, maitasuna, lana,
zer nahi duk?

Pizt ezak
nire pantaila,
akaso ahaztu duk hire maitearen
telefono numerua?

Hire datu guztiak
nigan dizkiat.
Etzeukak sekreturik
neretzat hire biziak.

Hire datu guztiak
nigan sartu dizkiat

Zihur hago
Libre haiz behingoz
oso urrun iritsiko haiz
niri esker.

Mundu gizon bilakatuko haiz
hau duk hau!
ze mixeri zanga hintzake
orain ni gabe!

Hire datu guztiak
nigan gorde dizkiat
hona hemen gakoa,
txipetan memoria.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com