BLOODY MARY

Kondalariak: Lehengo batean
gauerdi aldean
tabernan nintzen
ohi bezala,
garagardoa
eskutartean,
eta egia esan
nahiko aspertuta.
Halako batez
tipo arraro bat
eserí egin zen
nere ondoan,
zurbil-zurbila
eta atxurtu antza,
era bitxi honetan
mintzo zitzaidan.

Banpiroak:
Barkatu lagun
nere ausardia
baina norbaiti
kontatu behar,
banpiro nauzu
eta ez da txantxa
odola daukat
jaki bakarra
baina tamalez
bakarrik ona
onar dezake
nere gorputzak
zeu bezalako
jende zintzoak
bere zainetan
ei daramana

Koroak: Zer egin bada? (lau bider)

Kondalariak: Ez kezka gehiago
nere banpiro,
irtenbidea
dizut emango:
kopa bat bodka,
piper eta gatza
bota itzazu
odol gaiztoan,
era honetan
nahiz ankerrena
egingo zaizu
edan erraza
politikoena
edo apaizena
edango duzu
aurrerantzean

Koroak: Tori banpiro
Gozoa dago
Edan ezazu
Hustu artio

Banpiroak: Mila esker lagun
salbatu nauzu...

Koroak: ...

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com