BARKATU AMA
Gure amak ez nau uzten
pakean sekulan
beti atzetik dabilkit
kontrolatu nahiean.
Ez da nitaz fidatzen
gaiztoa naiz eta;
horregatik zigorrak
behar ditut antza!
Barkatu ama, ez dut berriro egingo!
Behin batean katua
lepotik helduta
sartu nuen bizirik
etxeko labean.
Ez zuen zorte handirik
gizajoak izan.
Bere zazpi bizitzak
erre ziren bertan.
Barkatu ama, ez dut berriro egingo!
To!
Beste batean berriz
pattarra hartuta
arrebaren esnean
bota nuen mordoa
ikustekoak ziren
bere ibilkerak
egun hartako atxurra
betiko gogoan.
Barkatu ama, ez dut berriro egingo!
© Xabier Montoia