PROMETEO EIZAGIRRE
Jaungoikoak, triangulu batetik begira dugun begi horrek, betirako zigortu nahi izan zuen Prometeo Eizagirre, eta hortaz etxea itokinez bete zion. Harrez geroztik, hor ari da Prometeo ontziak ipintzen eta hustutzen etengabe... Itokin bat kontrolpean duela, beste berri bat azaltzen zaio teilatu-sapai madarikatuan.
Nahikoa da
ezin gehiago eraman
noiz arte
egongo ote naiz honela?
Jainkoa, aski da, bidali heriotza!
Ezin inoiz ĢEl precio justoģ ikusi.
Ezin inoiz futbolera joan.
Egun osoa ontzi bat eskutan.
Gau edo eguna, zer axola?
Nahiko da
ezin gehiago eraman
noiz arte
egongo ote naiz honela?
Jainkoa, aski da, bidali heriotza!
Nahiz eta nere buruaz beste egiten
sarritan saiatu
nere zigor hau berak kendu artio
alferrik daukat oro.
Nahiko da
ezin gehiago eraman
noiz arte
egongo ote naiz honela?
© Xabier Montoia