MARK KNOPFLER NERE ATZETIK DABIL
Goizero esnatu ahala,
irratia piztu eta hor dago Mark.
Egun osoa lan eta lan
eta ez da inoiz nekatzen antza.
Bere kitarra nola ez entzun,
jainkoa legez dago edonon:
bulego, pub, aurrezki kutxa,
abioi, kotxe edo trena.
Knopfler, Knopfler
zer egin dut?,
zergatik zaitut beti atzetik?
Knopfler, Knopfler
ez jarraitu
gizarajo bat naiz, ez besterik.
Erotu egin ote naiz?
ezin da erreala izan.
Erotu egin ote naiz?
hauxe amets-gaiztoa.
Kalera noa kopetilun
taberna ikusi eta sartu.
Kafea eskatu bezain pronto
hor daukat berriz nere aiduru
Leloa
Knopfler, Knopfler ez jarraitu,
Knopfler, Knopfler mesedez
hautsiko dizut kitarra
alde egin hemendik
zoaz, zoaz...!
© Xabier Montoia