EUSKALDUNTZE METODO ARINA

Gaur egun euskara ikastea
ez ei da batere zaila,
hitz hauek ikasiz gero,
euskalduna izango zara:
(Papapapapapapa...)
Egunon, kaixo, zer moduz?,
hiru beltz eta gorri bi.
Txuri azkar, etorri hona!
Aitatxo, amatxo, aitona.
Euskaraz badakizu,
ez duzu gehiago behar.
Euskaraz badakizu,
ez al da oso erraza?
Gora Athletic, Gora Erreala,
Alaves eta Osasuna.
Txapela eta txapelduna,
txistu eta danbolina!
(Papapapapapapa...)
ETB, KORRIKA, HERRI URRATS.
Lehendakari eta Ertzantza.
PNV, HB, EA.
Gora Euskadi eta AGUR JAUNAK!
Euskaraz badakizu,
ez duzu gehiago behar.
Euskaraz badakizu,
ez al da oso erraza?

Euskaraz badakizu
zertarako AEK?

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com