DEABRUA TEILATUETAN

Gauero legez, deabrua irten da
teilatuetatik paseiatzen da.
Dena ikusten du begi zorrotzez,
ezin zaio inoiz deus ezkutatu.
Gure ahuleziak, gure gezurrak
oro agerian uzten dizkigu.
Gure ahaleginen alferra aurrean
barre dagi eta abestuz doa:

RAKA, RAKA, RAKA, RAKA...

Renault berria erosi duen
abertzaleak danone bat du
eskutartean. Hau ikusita
deabruak pozik barre dagi
eta abestuz doa:

RAKA, RAKA, RAKA...

Drogaren kontra dagoen taldea
sukalde erdian
erro batzu prestatzen ari da.
Beren sudurrak erreak daude
eta deabruak guztiau daki (badoa)

RAKA, RAKA, RAKA...

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com