TXO, IXILDU!

Hi txo, ixil hadi behingoz!
Hi txo, nazkatzen ari nauk.

Aspertzen nauk.
Gogaitzen nauk.

Hi txo, ixildu, nahiko zeukeat.
Ez duk azken gaupasa kontatu behar.
Denok zekiagu ondo hire bizitza,
hire azken atxurra eta aurrekoaz;
zein ondo zaintzen duan hire sudurra;
azidoak, aspita eta kokaina
dituk betidanik mintzagai bakarrak,
horrexegatik naukak hain aspertuta.

Atzo kristorena!
a ze mozkorra!,
denetatik sartu nian eta ederto,
eta gaur berriro,
ona zetorrek.
Tabernatik tabernara argitu arte!
Hi txo, ixildu, nahiko zeukeat!
Bizi guztia habil lelo berberaz.

Jonkietaz sarritan gaizki esaka
eta heu zer?, beraiek baino okerragoa.

Ixil hadi, ixil hadi!.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com