URTEURRENA

Orain
hitzegin dezagun orain
aspaldian gertatukoaz,
iraganaren liluraz.

Orain
sasoi hobeak gogoan,
ezpainetan irrifarra,
urteurrena dela eta.

Gehiegi nahi ote genuen?
Dana nahi genuen da...

Orain
ikerlariek dute txanda,
aztertu behar omen da.
Idatz dezaten nahi adina.

Ezin da esan deus lortu zenik,
ireki itzazu ongi begiak.
Egiozu so zure inguruari
ea zer ikusten duzun...

Gehiegi nahi ote genuen?
Dana nahi genuen da...

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com