JAUNGOIKOA: BAT ALA HIRU?

Elizara ez noa otoitz egitera,
ez diet sosik emango, gehiegi dute ia.
Bildur izan, zergatik? zentzurik ez dauka
esistitzen ez den norbaiten aurrean

Jaungoiko alu hori
has hadi otoitzean,
hire sasoi onenak
zeudek bukatzear.
Deabruarekin elkartu
beharko duk eta,
ta elkarrekin ireki
Pub bat Donostian.

Bildur izan zergatik?, zentzurik ez dauka
zure bizitza osoan gauza ziur bakarraz,
heriotza ez dela ezer berezia
biziarekin doa guztiz bat eginda.

Jaungoiko alu hori
has hadi otoitzean,
hire sasoi onenak
zeudek bukatzear.
Gizonik ez du sortu
inoiz Jaungoikoak,
Jaungoikorik gizonak
askotan ordea.

Fedea eduki badaukat, soberan benetan,
nigan dut fedea ez irudi batetan.
Jainko ugari da munduan ia elizak bezainbat
horien beharrik ez daukat, neu naiz nere eliza.

Jaungoiko alu hori
has hadi otoitzean,
hire sasoi onenak
zeudek bukatzear.
Deabruarekin elkartu
beharko duk eta,
ta elkarrekin ireki
Pub bat Donostian.
Gizonik ez du sortu
inoiz Jaungoikoak,
Jaungoikorik gizonak
askotan ordea.
Deabruarekin elkartu
beharko duk eta,
ta elkarrekin ireki
Pub bat Donostian.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com