CHOMSKY

Ez da gozoa piztien arteko bizitza,
zaztadaa batez urra dezakeete bihotza
eta gizonaren gogoa jaki gozuentzat
betidanik omen dute.

Chomsky!

Ez da gozoa piztien arteko bizitza
talderik aldentzen denarentzat
eta esaten dute, bai esaten dute betidanik
horrela izan dela,
baina bada hori sinisten ez duenik.

Chomsky!

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com