MILENIOA

Entzun ezazue ondo
esango dudana
Euskalerrietaz
hitzegingo dut ta.
Azken bolada honetan
egunkarietan,
irrati, telebista
eta abarrekotan
badaude hitz batzuk:
Pakea, Arrazoia,
behin eta berriro
aipatzen direnak.
Gaixorik omen gaude,
larri eta etsituak,
gaitzaren izena:
Milenarismoa.

Basati eta arlote
txit odolzaleak,
elizkoi eta ankerrak
beti izan gara.
Eraikitzeko gauza
ez gara inoiz izan
suntsitzeko bakarrik
gaituzu bikainak.
Madrilen ez bilatu
inongo erruduna
gure gaitzen sustraia
datza gure baitan,
hala diote behintzat
jakintsu guztiek:
Savater, Onaindia
eta Caro Barojak.

Milenioa dator: Hola omen da.
Milenioa dator: zoritxarra!
Milenioa dator: ta gu honela!
Milenioa dator: Hau ikara!
Milenioa dator: Euskaldunok!
Milenioa dator: Guztiontzat!
Milenioa dator: Prest gaitezen!
Milenioa dator: Berehala.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com