SABELIZTUNA

Aurpegi horrek beste bat ezkutatzen du,
lainoak mendia eta itsasoa bezala.

Beti alai
Alai?
Beti alai

Esku hauek, hain garbiak, uso bi hegan.
Beste batzuk, oso abilki, mugitzen dituzte.

Entzun sabeliztuna
amaitu duk jokoa!
orain sabeliztuna
nork sinistuko ote hau?

Zein ederki mintzo den sabeliztuna!
Zein jario, zein hizkera lasaigarria!

Beti alai
Alai?
Beti alai

Hitz bakoitza iltze bat haur baten buruan.
Aditzpean, labantzarrak datzate lotan.

Entzun sabeliztuna
amaitu duk jokoa!
orain sabeliztuna
nork sinistuko ote hau?

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com