BIZITZAREN BAT

Beitu, beitu ni naiz, ni,
igarotzen den tipo arrunt hori,
honenbeste urte eta ez ezagutu
zure ondoan egunero pasatuz.
Noski, noski normala da,
ez naiz sekulan telebistan azaldu.
Telebistan, zergatik?
ez badut inoiz ezer berezirik egin.

Langile ona izan nahi nuen.
Senar zintzoa izan nahi nuen.
Maitale fina izan nahi nuen.
Begira zertan geratu naizen.

Atzo, bihar, berdin da
ezer ez dela jazoko jakinez.
Denboraren igaropen hutsala,
heriotzaren zai gogaitua.
Mina, mina, hezurretan mina.
Euri gehiegi, bai gogotik.
Egunsentitik gaua arte
ahalegin alferretan itsuki.

Langile ona izan nahi nuen.
Senar zintzoa izan nahi nuen.
Maitale fina izan nahi nuen.
Begira zertan geratu naizen.

Beitu, beitu ni naiz, ni (...)

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com