SUGEAREN TENTALDI BERRIA
Nola dezake inork munduaren zama
bere sorbaldetan osoa eraman?
Ba al dago inor hain memelo dena
jaungoikotzat hartzeko bere burua?
Amaren sabelean denok izan gara,
jaioak gara bai, era berean.
Hil eta sortu historia ezaguna.
Pasa dezagun ondo ahal den bitartean.
Etorri etxera
zeurea ere bada!
Aspaldi(a)n eman zenuten eman beharrekoa
orain atseden hartu, merezi duzu eta!
Izan lasai zeharo ez zara bakarra
beste batzuk atzetik etorriko dira!
Ez izan hain egoskorra
alferrik ari zara zure borroka horretan,
ez da hain zaila
Nork ez du senditzen laztan baten premia?
Etorri etxera
zeurea ere bada!
© Xabier Montoia