EGUNERO (8 ORDU)
Egunero zortzi ordu
eta bost egun astero,
asteak zenbat diren
ez dut kalkulatuko.
Ia ohartu gabe
denbora pasa (egin) da,
laburra izango zena
zeharo luzatu da
eta urte hasieran
beti lelo berbera:
hasten dugun berri hau
azkena izango da!
Gezurrak behar dira
egiteko aurrera.
Nola eraman bestela
hain bizimodu hutsala?
Nola jeiki, nola ahantzi
nere ametsen porrota?
Nondik atera indarra
esateko egunon.
Egunero zortzi ordu. (Lau bider)
Egunero zortzi ordu
jefe tentela entzuten:
Aizu, esna zaitez!
Hemen lan egin behar da.
Ondoko lankidea
bere haurraz da mintzo.
Hagina atera zaio
asko sufritu (egin) du.
Betiko neskazaharra
asteburuaz ari da.
Horra hor Arze jauna
beti purua ahoan:
Nere semea balitz
ez zen hola ibiliko.
Egunero zortzi ordu (Lau bider)
Egun batean alde egingo dut
inork ez nau ikusiko ordu(a)n
urrun joanen naiz oso urrun
inork ez aurkitzeko.
© Xabier Montoia