PUTREA

Gaur ere odol beroa gosaltzeko
zenbait gaileta eta lau gorpu
atzo ere beste hainbeste izan genun
bihar zenbat izango ote
auskalo
auskalo
nork daki?
Bitarttean beste batzu ederki
ohean datzate oraindik lo
ohean datzate oraindik lo
ohean datzate oraindik lo
heriotza bera baino hilago.

Ba omen dugu makina bat arazo
krisiak jaten gaitu egunero
Ez nekien
ez nekien
ez nekien krisia hain larria izanen zenik
ez nekien, ez nekien, ez nekien.

Malkoak
malkoak
malkoak
edangai

akatu, akatu, akatu basapiztia
pakea, pakea, pakea lortu behar da
orain, bai pakea (e.a.)

Utz nazazu pakean
nahiago dut guda krudela
ken dezagun disfraza
ez da usoa putrea.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com