-271-
Kintana'tar Xabier'i
1971-X-17
Herritar maitea:
Eskerrik asko zure eskutitza gatik, eta batez ere Haur besoetakoa nere ipuin berriaz daukazun eritzi ona gatik. Zutzaz beste nehork ezagun edo adiskideetarik ez deraut idatzi esateko liburu hortzaz zer pentsatzen duten. Alpertuta nagoela? Behar bada, bainan otoi gogoan har ezazu zenbat gaitz den Parisen oso bazterturik (bertze euskaldunetarik bazterturik, esan nahi dut) bizi den batentzat euskal kulturean parte hartzea, eta are dakidalarik ez dudala gogaiderik (Meinungsgenossen) nere herritarren artean. Bertzalde, azken urte hauietan gaixorik egon naiz, bizpahirur aldiz, eta ene lanbidean ere makurrak ukan ditut. Gainera, ez naiz lehenago bezain gazte, eta guztien azkenean, idazteko behar da zerbait esateko euki; orai ez dakit euskaldunei zer esan diezaiekedan. Gero, ez dakit. Dena dela, fascista hunen goraintzirik hoberenak har itzazu.
Jean Mirande.
© Jon Mirande