-253-

Peillen'dar Txomin'i

1967-IX-14

Adiskide maitea,

Izugarriko phena eman ditazu zuen aitaren hil berriak. Zure telegrama goiz huntan ukhen dit, atzo lanetik oso berant sarthu beiniz. Zorigaitzez, ez nüzü ehortzetala jiten ahal, bena gogoz zuekin ororekin nuzu. Othoi, ene doluminak etxenkoeri hel araz itzazu.

Orai, zien gaixo amak zer eginen du, bakharrik Yonnan?

Erran gabe, ez nuzu bihar jinen, phentsatzen beitit okupaturik ziratekiala. Eta menturaz, egun zeimbat Yonnan igaranen tuzu? (hortakoz, Mont Saint Sulpicerat ere izkiribatzen dereizüt). Bena dena dela, kuntent nundukezu zure ikhustez. Aski deitazu izkiribatzea, edo telefonatzea [...].

Zurekin bethi

Jon Mirande.

-254-

Peillen'dar Txomin'i

1967-IX-21

Adiskide maiteak,

Le Mont St Sulpicerik igorri dereitazien letera orai diala egun zumait ukhen dit. Zuen aita gaixoaren eritarzun eta hiltziaren berriak hainitz phenatzen nuzu. Behar ere ez peitu sobera luzaz sofritu, bena hori ez duzu kontsolamendu handia baratzen duenentako. Behar ere zuen amak zu eta Robert beitzutie -hola ez dukezu bera, phini! Osaba Cadeti berria eman diot, eta hura ere hanitz phenatu duzu, doluminak igorten dereitzu.

Botzik ikhusiren zutiet. Daigun astian, libre nuzu, gaiaz, lanetik landa, astehartin eta ostiralian baizik. Bena gerokoan, uste dit egunez libre nizatekiala, salbu asteazkenian. Bena ez beitakit etxen ziratekienez zuek, ala Montreuilen Roberten etxen, igurikiren dut zien deia, ikhusten jitekotz.

Othoi, ene doluminak zien amari helarazi itzotzie.

Zien laster ikhusteko esperantxan baratzen nuzu bethi zuren adiskide

''' Jon Mirande.

-256-

Peillen'dar Txomin'i

1967-XI-21

Adiskide maiteak,

Ba dut berri triste bat zueri erraiteko: gaur bertan eskuthitz bat ukhan dut Venezuelatik, hango adiskide batek (María Cruz de Irizar) igorria, erraiteko gure adiskide Andima hil dela hilabethe hunen 1ean. Ez daut bertze xehetarzunik emaiten neskatila horrek, salbu eta bere aita (Felix de Irizar, ontsa ezagutzen nuena) ehortzetaliar zela. Adiskide hon haren hiltzeak hainitz phenatu nau, eta zu ere eginen zaitu noski. Euskaltzaletarzunarekin genduen bertze lokharri bat orain hausten dena. Nik bethi esperantza nuen Andima Europara itzuliko zela behin, eta orduan harekin lan egin ahalko nuela, behar bada.

Eta zuek oro, nola zarete, aita gaixo hilez geroztik? Ama bethi Montreuil-en othe da, Roberten etxen?

Nik ahal bezala segitzen dut. Ba ditit orano aurthengo bakantzak hartzeko, eta laster beharko ditit hartu, akhiturik bainan hemengo bizitzeaz. Ez dakit Euskalherrirat joanen naizenetz Chaho etxea ez da very confortable neguan kartielerat joaiten ba naiz halere, handik idatziko dautzut.

Milla goraintzi zueri bieri, eta etxenko guztieri.

''' Jon Mirande.

-257-

Peillen'dar Txomin'i

1967-XII-12

Adiskide maitiak,

Atzo Andima'ren llobaren guthun bat errezebitu dut, haren heriotzaren berri emaile diana. Hunekin batean, igorten derezut, bañan irakurri ondoan, othoi gibel igor izadazu, arrapostuz egin dezodan Arregi'tar Lore honi.

Bestalde, bizpahirur imajiña igorri ditazu, Andima'ren fotoarekin. Bat igorten deizut, eta erran gabia, zuretako da, begiratzeko; beste biga gelditzen ziztazut. Uste duzia norbaiti bat igorri behar nukiala?? Elgarri???

Ni laster demenajatzen hasiko nuzu . Geigarri, egiazki!

Bakantza ederrak, eta batez ere, phausu huna suhetatzen deiziet, Txekoslovakian.

Goraintzi bier, eta etxenkoer orori.

Jon Mirande.

-258-

Peillen'dar Txomin'i

1968-III-27

Adiskide maitia,

Ibarrondok zure telefon-numerua eman ditazu eta lauz-pa-bost aldiz nahi ukhen dereizüt telefonatu, bena auherretan.

Ibarrondori herenegun izkiribatu derodan bezala -eta berak jakin erazi dereikezun bezala- ez düt jagoiti pharte hartü nahi hebenko Uskaldünen kültüra egintzan. beraz, othoi, ez dezazüla ene izenik ez titülürik (?) aipha Ibarrondok makinaz joiteko eman dereitzün paperetan.

Pentsatzen diat oro ontsan zidiela, berheziki ama ziena? Ikhus artino -goraintzi zihauri eta Andere Peilleni.

''' Jean Mirande.

-259-

Peillen'dar Txomin'i

1968-XI-14

Adiskide maitea,

Eskerrik hanitx zure khumitiarentako, bena XI-22ean, ez nukezu libre, hitzaman beiterot ere Zuberotar adiskide Andder Chandirre-ri harekin elkhiko nintzala, euskaldun restaurant batetara -badizu aspaldi ez dudala ikhusi eta ez diot hüts egin nahi. Beraz nahi baduzie geroko ostiralean jinen nitzaizue, hots, XI-29'ean, lanetik landa othoi, arra ikhusi ba zadazu, erraiteko libre zidienetz, bai eta, emen apartamentuaren koordanatak emaiteko.

Phena dut zure amaren ez onetzaz, ikhusirik: pentsatzen dut Robert dela orai ontsa dukezu Seiran-en; ene aita ere han izan zen, prostatatik operatu izan ondoan. Ene goraintziak eman itzazu.

Bai, azkenenko Elgar-ren zure feulletin-en hatsarria irakurri dut. Ez dut gogo handirik, nik, euskal lanetan berriz hastekotz. Halerik ere Beraza andereñoa ikhuste ba duzu , edo idazten ba derozu, errozu, lan bat ba dudala hasirik «Sorginen jainkosak» izenpean, eta nahi ba du, igorriko derodala -baina ez 15 egun baino lehen, bihar St Malo'rat ba noazu Penault'ekin, eta ez duket beraz aizina week end huntan izkiribatzen aritzekotz.

Goraintzi zuei biei, eta etxenkoer orai, eta, heltu bada, hilabethe hunen 29-erat artio izan untsa.

Jon.

-265-

Peillen'dar Txomin'i

1970-II-21

Adiskide maitia,

Eskerrik hanitx zure khumitiarentako. Zorigaitzez, daigün ostiralian ez nüzü libre behar beitut ene herritar Chadin-areki aihaltu. Bena gerokoan, hots, Martxoaren 6an, zien etxera jinen nitzaizü -lanetik landa, erran-nahi beitü, 19 orenen altexian zien etxen nizatekiala.

Ba dizu jadanik 15 egun Pariserat itzulirik nizala -eta bureau'lat, batere atseginik gabe.

Donostian zear nunduzun, eta hantik liburu bat ekharri deizut present: Etxaideren Etxahun, 1970-III-6an ekharriko deizüt.

Chuberoan Maskaradak ikhusi nitzazün, berritan (Gotainen eta Maulen), Basabürüeretan (Altzaiesek) emanik.

Ikhus arte, goraintzi bier.

''' Jean Mirande.

-266-

Peillen'dar Txomin'i

1970-IV-23

Adiskide maitea,

Zure ama hil berri zela, igaran ostiralean Eskual etxean ikhasi nizun, zure etxen ezagutu nian giputz estudiant batek erranik. Eta, zure ganik berririk ez ukhenik, eta gero egunoroz zure etxera telefonatu eta sekula ihoiz ere etxen ez edirenik. Ontsa pentsatu nizun ehortzeta Uskal herrian zatekiala bena zure Zuberoako adreza galdu dit, eta hortakotz ez deizut lehen izkiribatzen.

Ba dakizu zure eta zure etxenkoen oroen dolian pharte hartzen dudala. Zorigaixtoz, Euskal herriarekin gunutian lokharriak oro, emeki emeki etheiten ari tutzu, gure aita eta amak, gure adiskidiak hiltzen diren arabera.

Ni daigun astian Alemaniarat ba noazu, bakantza zonbaiten igaraitera. Bena utzuli ondoan, esparantxa dit algar ikhusiko dugula.

Berriz ere, ene dolumen bihotzekoenak eta Robert'i ere hel araz itzozu.

Goraintzi zuri eta zure anderiari.

J. Mirande.

-267-

Peillen'dar Txomin'i

1970-IV-26

Adiskide maitea,

Atzo zure eskuthitza ukhen dut eta igante goizin zure hitz llaburra ere bortha-pean [...].

Zien amez zenidan hiltzearen berriak zinez hunki nündüzün. Iruski ez dik sofritü bena orai, aita eta amak joanik bakhartarzun handia perzibitu behar duzu nik bezala, behar ere, emaztia ba duzu, eta anaia eta honen familia ere, ez sobera hürrün.

Ni etzi phartitzen nuzu Alemaniarat (hegazkinez arrestiri hatsarrian) eta han hamar bat egun eginen nüzü (lehenik Bavarian, Würzburg eta Röthenburg'en gero Hamburg'erat gei dit, eta azkenekotz, Copenhagen egun bat igaranen dit [...] bidaje honek hun eginen deitala, ideiak khanbi araziz, hebenko bizitzaz (lana, e.a.) aserik beiniz.

Martitzaren 11'an bulegoan arra hasten nüzü -eta phensatzen dit ordian algar ikhusiko dugula (Hona ene telefon-numeroa 332 66 33... 41-86 -bena orai bürüzagi leun bat ba dügü, ene alan- eta eüskaraz ezin telefona.)

Ene goraintzi hoberenak zihauri eta zure emaztiari.

Zure

''' Jon Mirande.

PS. Atzo goizan eta egüerditan, telefonatu nahi izan derauzüt, bena duda gabe, lanian arra hasirik zidie?

-268-

Peillen'dar Txomin'i

1970-XI-15

Adiskide nobliak!

Eskerrik hanitx zure leterarentako, Txomin. Bai, ene adreza emaiten ahal derozu zure adiskide Baise jaunari, Wisigoth-zale direnak oro, eta oroz lehen gotikoa istudiatzen dienak oro ezagutu nahi beinituke. Zuk ere, behar bada, mintzaje sakratu hori egun batez ikhasiko duzu? Ez duzu batere euskaraz, edo keltikoa, ez eta lati edo grekar bezain ikhasgaitz...

Atzo Kèr Vreizhen izan nuzu Pennaod ikhusiko niala ustez. Ez zuzun han, bena ba zuzun mintzaldi bat bestaldeko ETA'ko euskaldun gazte batek emaiten zian politikaren gaiz eta Helène Gueraçague ere han zuzun, eta euskal kulturaz mintzatu duzu. ETAkoak marxismo leninismoa pheredikatu dikuzu. Gueraçaguesa beraren erranetik, ez duzu ideologia honen althe, eta harriturik ere duzu, bena marxisten bide-lagun egin duzu, ez beitu uste hurak gabe deus egin ditakiala Euskalherrian. Ni gabe eginen duzie... something is worten «The State of Euzkadi», Shakespearek bezala erraiteko. Nik gei ditit ere bakantzak Abentu-Urtharrilaz hartu, eta Zuberoan iragan, bena ez nuzu alde huntan mugaz hantilat heltuko. Abiatu gabe, nahi zuntukiet ene etxera aiharitera khumitatu, bena ba duzu haimbeste desodre. eta hain koziner txarra nuzu... Dena dela, geroxago telefonatuko edo izkiribatuko deizut.

Mila goraintzi biei, bai eta Robert eta haren etxenkoer.

Jon Mirande.

PS. 1) De Gaulle-k leher-egin dizu, azkenekotz. Zer nahaskeriak izan behar dira orai Zelian -edo Ifernian...!

2) Pennaod hanitx kuntent duzu zure leitzioneaz -uste dit zerbait ikhasiko diala . Hortako gogua ba dizu, phürü.

 

-274-

Peillen'dar Txomin'i

Kastellin-en, 1972-VII-26

Adiskide maitiak,

Pharka, othoi, ez bainintzan erran delako ostiralean zien etxera jin ta ez balin ba deiziet geroztik berririk eman.

Eri izan nuzu; lehenik ospitale batetan egon nuzu, eta gero Bretainarat jin nuzu, pertsonalki ezagutzen dudan zain-sendatzen baten klinikarat. Uste dit luzasko heben nizatela.

Ziek, aldiz, Skandinavian izan behar duzue oraino; bena Parisera itzultzeko, ene karta hatzamanen duzu- eta denak hiriburuan girate igandean algar ikhusiren dizugu.

Zure adiskide

''' Jon Mirande.

-275-

Peillen'dar Txomin'i

Maule, 1972-XI-6

Agur bat Maulerik,

Huna ethorri nintzan Chateaulin-ko klinika utzi ondoren. Baina asperturik nago, zinez aldi huntan, Euskal herriaz. Ez dakit noiz sarthuko naizen ez eta norat.

Jean Mirande.

© Jon Mirande


susa-literatura.com